Ikasleen aurre ezagupenak martxan jartzen hasiko gara eta mapa kontzeptual batetan plasmatuko ditugu. Mapa kontzeptualak ikasketa teknika zorragarria da eta lan linguistiko sakona dakar sortzeak. Gai baten inguruan dugun informazioa elkartu eta klasifikatzean datza. Oso txikiak direnez, jasotzen duten laguntza ezinbestekoa da. Hau izan da sortu duten lehenengo mapa kontzeptuala: Ondoren ilargiak dituen faseak aztertu […]
Fruta brotxeta
Gaur D ereduko 4 urteko ikasleek, frutaren kanpainia probestuz, sagar, laranja eta udare brotxetak egin ditugu. Oso ongi pasa dugu egiten eta oso onak zeudenez guztia guztia jan dugu!
Braulia erraldoia
D ereduko 4 urteko ikasleek, bigarren hiruhilekoan beste gauzen artean Iruñeako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa landu genuen. Gure proiektuari bukaera emateko, gure gelarako erraldoi bat egitea pentsatu genuen. Bozkatu eta gero, zorabiatu gabe buelta asko ematen duenez eta dantzatzen hoberena denez Braulia egitea erabaki genuen. Gure familiek ekarritako materialei esker erraldoia egitea errazagoa egin zitzaigun, […]
Bela kanpaldia
D ereduko 5. eta 6. mailako ikasleak belako kanpaldian egon dira Allozen! Oso eguraldi tiara izan dute baina humore onez hartu dute eta primeran pasa dute guztiak elkarrekin, oso esperientzia polita bizi dute!! Poz pozik itzuli dira!!!
D ereduko 4 eta 5 urteko ikasleak kanpaldian egon dira!
Aste hontan D ereduko 4 eta 5 urteko ikasleak kanpaldian egon dira! Mendukiloko kobazuloak bisitatu dituzte eta Astitzen egin dute lo! Primeran pasa dute eta izugarrizko esperientziak bizi dituzte elkarrekin!
D ereduko 6. mailako ikasleak artistak dira!
D ereduko 6 mailako ikasleak egun hauetan artistak bihurtu dira eta museo bat sortu dute bere artelanak erakusteko eskolako pasabideetan! Benetazko artistak bezala bere artelanen azalpenak eman dizkiete beste geletako lagunei, erderaz zein erderaz! Benetan artista bikainak dira!





