Abenduaren 22an eskolan hiruhileko honen bukaera ospatu genuen. Hemen argazki batzuk ikus ditzazkezue. [shashin type=”album” id=”52″ size=”medium” crop=”n” columns=”max” caption=”y” order=”date” position=”center”]
Bide Hezkuntza eskolan
Aste honetan zehar eskolan Foralek antolatutako Bide Hezkuntzako ekintza batzuk egiten ari ditugu. Ekintza hauek adin guztietarako egokituak daude eta ikasleei kalean seguru ibiltzeko ezagutzak eman nahi zaizkie; bai oinezko moduan (trafikoaren arriskuak eta seinaleak ezagutzen erakutsiz ) eta bai bidaiari bezala (beti atzeko eserlekuetan edota aulki egokituetan jarririk eta segurtasun oihalarekin ondo lotuta eramanez) […]
Ikasturte hasietako informazio kuadernoa 2015-2016
2015-2016 ikasturteko informazio kuadernoa
Haur Eskolakoen bisita
Asteazken honetan bisita berezi bat izan genuen . Haur eskolako haurrak gure eskola ezagutzera etorri ziren eta ratotxo atsegin bat pasa ahal izan genuen elkarrekin; Ipuin bat kontatu genuen, hamarretakoa jan genuen eta nola ez….parke berrian jolastu! Eskerrik asko etortzeagatik!
BARATZA
Aurreko ostegunean, 3 eta 4 urteko ikasleak Gareseko parke sostengarrian dauden baratzetara joan ziren. Mankomunitatea eta familia batzuen laguntzarekin, haurrek egun polit bat pasa ahal izan zuten landare ezberdinak nola landatzen diren ikusten eta ikasten. [shashin type=”album” id=”48″ size=”medium” crop=”n” columns=”max” caption=”y” order=”date” position=”center”]


