Urtarrilaren 25ean, asteazkena, A-G ereduko 5. eta 6. mailako ikasleek 2. hiruhilabeteko irteera egin zuten. Lehenbiziko orduan, irrati bateko esatariak gure ikasleen zain zeuden irratsaio dibertigarri bati hasiera emateko. Gure ikasleek eskolan prestatu zuten gidoia. Hainbat gauzez hitz egin zuten: bitxikeriez, Izarbeibarko herriez, naturaz, kirolez, zinemaz, musikaz, umoreaz, eskolako jarduerez… Primeran egin zuten eta izugarri […]
“Eskolara Oinez”en aurkezpena
Atzo “Eskolara Oinez”eko aurkezpena egin zen eskolako psikomotrizitate gelan. Zenbait famili eta irakaslek hartu zuten parte. APYMAk hasiera emanez (Ixone Esquíroz), Estherrek, Partzuergoko arduradunak jarraitu zuen. Eta azkenik, eskolako zuzendariak (Virginia González) eta Hezkuntza eta Kultura Zinegotziak (Aritz Azkona) bukaera eman zioten. (“Entreto2″eko argazkiak)
2017-2018rako aurrematrikulazioa
Hemen dituzue aurrematrikularako behar dituzuen dokumentu guztiak: Autorización Impreso solicitud de inscripción Ficha de alergias Documentos Necesarios
Olentzero eta pajea eskolara etorri dira…
Horrela ospatu dugu urteko azken eskola-eguna. Olentzero eta Errege Magoen pajea etorri zaizkigu bisitan!! Eta gela guztientzako opariak ekarri dituzte!! Mila esker!! Eguraldi txarra dela eta, ezin izan dugu herrian barna kantatu, baina polikirolegian abestu behar izan dugu bisitan etorri zaizkigun guraso guztien ondoan. EGUN ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!!
Irakasleen formakuntza
Hasiera eman diogu eskolako irakasleen formakuntzari!! Haur Hezkuntzako irakasleak txokotan lan egiteko formakuntza jasoko dute. Eta Lehen Hezkuntzakoak taldean lan egiten ikasten irakasteko programan hasiko dira.
2016-2017 MATRIKULALDIA
2016-17 ikasturtearen matrikulaldia otsailak 15etik 19ra zabalik izanen da. GARESEKO IKASTETXE PUBLIKOA ezagutu nahi duzuenok, otsailaren 2an, 15:00etan izango den ate irekien jardunaldira etor zaitezkete. GURE ESKOLA EZAGUTZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU !






