D ereduko 5. eta 6. mailako ikasleak belako kanpaldian egon dira Allozen! Oso eguraldi tiara izan dute baina humore onez hartu dute eta primeran pasa dute guztiak elkarrekin, oso esperientzia polita bizi dute!! Poz pozik itzuli dira!!!
D ereduko 6. mailako ikasleak artistak dira!
D ereduko 6 mailako ikasleak egun hauetan artistak bihurtu dira eta museo bat sortu dute bere artelanak erakusteko eskolako pasabideetan! Benetazko artistak bezala bere artelanen azalpenak eman dizkiete beste geletako lagunei, erderaz zein erderaz! Benetan artista bikainak dira!
Izotz pistan!
D ereduko lehen hezkuntzako 1go zikloko ikasleak Uharteko Izotz pistan egon ziren! Oso gustora pasa ibili ziren!
Bide Heziketa LEHEN HEZKUNTZA
Martxoaren 7 eta 8an Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailako lagunak Polizia Foralarekin Bide heziketaren inguruan arau berriak ikasi genituen. Txirrindulekin zirkuito bat egin genuen seinaleak ikasteko eta guzti! Oso ongi pasa genuen eta orain badakigu, nola ibili ziur herritik eta hiritik txirrindularekin mugitzen garenean!
MARTXOAK 8
Gaur Emakume langilearen eguna dela eta, 3. mailako tutoreek gelako lagun batzuen ama eta amonak gonbidatu dituzte eskolara goiza pasatzera…. Martxoak 8an, L.H.-ko 3. mailako hiru ama eta amona bat gurekin bere esperientziak partekatzera etorri ziren, nola eta zer ikasi zuten, zertan egiten lan… Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan zen. MILA ESKER!!
Laster institutora goaz!
6. mailako gure ikasleentzat azkeneko kurtsoa da hau. Berehala eskola utziko dute institutoan etapa berri bat hasteko. Hori dela eta, gaur Zizurko Institutoko zuzendari eta ikasketa buruarekin hitzalditxo bat izan dute, non etapa berri hontan izango dituzten gauzei buruzko informazioa jaso dute. Emozionaturik daude!






