Hona hemen inauteriko eguneko bidera!! Oso polita da!! Mila esker Oriol!! (es una video oculto, no es público) https://youtu.be/5c304tL32jM
Olentzero eta Pajea-Talde argazkia
Olentzero eta pajearekin talde argazkia
Gabonak 2017
Abenduaren 22an Olentzero eta pajea gure eskolara etorri ziren bisitan eta opariak ekarri zizkigute gure gelarako! Ondoren herritik atera ginen gaiterokin abestera! ¡Oso egun polita pasa genuen!
Euskaraokea
Maiatzaren 19an, ostirala, Euskara Batzordeak antolatutako azken erronkan egindako lana praktikan jarri genuen… EUSKARAOKEA!! A eta D ereduetako ikasleek kantatu zuten. Aktuazioen ondotik, eta epaimahaiak azken erabakiak hartzen zituen bitartean, irakasleek kantatu zuten ikasleek dantza egiten zuten bitartean. Talde guztiek irabazi zuten, hortaz ikasgela guztiek izan zuten saria. Oso besta polita izan zen eta denok izugarri […]
Nola dastatu ilargia?
Bost urteko ikasleek kooperazioa eta elkartasuna landu dute “Nola dastatu ilargia?” izeneko ipuinaren bitartez eta gure proiektuarekin lotzeko aprobetxatu dugu. Hori dela eta, lehenbiziko hiruhilabetean 4. mailako ikasle batzuekin ipuina irakurri eta landu genuen. Honen ondotik, berridatzi eta guk egindako txotxongiloak erabiliz, antzeztu genuen. Eta nola ez, ilargia protagonista izanik.




