Tristura sentitzen dugu gure lagun Gorka agurtu dugulako. Gorkak beti gurekin jarraituko du ezagutu dugun pertsonek berarekin partekatutako moentuak, izandako elkarrizketak eta momentu alaiak. gogoraratzen baditugu. Gorka gogoratzeko, zuhaitz txiki bat landatu dugu, oroitzapenerako zuhaitza, Gorkaren zuhaitza: Egun, oso handia ez den zuhaitza, denborarekin gu guztion ondoan hazten joango dena eta behar dugun guztietan hemen […]
Doluan lagunduko gaituen intxaurrondoa
Gure gizartean heriotzaren gaia tabua da askotan, baina gure ustez garrantzitsua da normalizatzen hastea, bizitzaren parte delako. Desde lel hospital San Juan de Dios en colaboración con el Departamento de Educación, nos ofrecieron la posibilidad de realizar en 3º de infantil y en 6º de primaria unos talleres sobre la muerte y el duelo y […]
Liburuaren eguna
Gaur, apirilak 23, liburuaren eguna ospatzeko, Gareseko Ikastetxe Publikoko ikasle eta irakasleek panel batzuk egin dituzte, non liburu edo ipuin gogokoenen irudikapenak artistikoki adierazi diren, hauek esaldi esanguratsu batzuez lagunduz. Panelak Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntza eraikinen arteko portxean ikusgai egongo dira, hezkuntza-komunitateak egun osoan zehar ikusteko aukera izan dezan. Hurbildu eta ikusi!!
Inauteriak 2021
Otsailaren 12an eskolan inauteriak ospatu genituen. Urte desberdina bada ere, ikastetxe osoaren jarduera bateratua egin nahi izan dugu. Gustuko izatea espero dugu!
Olentzeroren eta Errege morroiaren bisita
Urtero bezala, Olentzerok eta Errege morroi batek oporren aurretik bisitatu gintuzten. Ikasgela guztiak bisitatu, gutunak eta marrazkiak jaso, galderak erantzun eta gure ikasgeletarako eskatu genituen opariak eman zizkiguten. Ezin izan genituen egin nahi genituen gauza guztiak, baina gure geletan ospatu genuen eta asko gozatu genuen. Klikatu HEMEN argaztiak ikusteko.
Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeriarik ezaren nazioarteko eguna
Ikastetxe osoak parte hartu du emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean. Horretarako, ikasleek gai horri buruzko hainbat galdera eraman zituzten etxera, eta, ondoren, ikasgelan landu zituzten. Hau eta gero, ikasleen ekoizpen guztiak paneletan jarri ditugu, eta panel horiek aste honetan zehar bisitan joan dira, baita sortu zaizkien ideiak libreki idazten ere. Hezkuntza-komunitate osoa konprometituta dago […]