A/G ereduko 3. eta 4. mailako ikasleek, Eizarberri mankomunitateko Iñakirekin kontsumo arduratsu tailerrak burutu ditugu. Bertan egunero gure gizartean erosten eta ikusten ditugun produktuei buruz ikasi dugu, eta erosten dugunean arduratsuagoak eta konszienteagoak izaten ikasi dugu. Gainera, primeran pasa dugu eta iragarki propiak ere sortu ditugu!
3 urtekoak. Hormairudia
Aste honetan tenperekin esperimentatzen egon gara. Ze ongi pasa dugun!
Talde kohesioa. Lehenengo dinamika
A/G ereduko lehenengo mailako ikasleak poliki poliki ikaskuntza kooperatiboan murgiltzen ari dira eta beren lehenengo tarde kohesio dinamika egin dute. “Armiarma sarea”ren dinamikarekin pixka bat gehiago elkar ezagutu dira.
Bridgeland
2. mailako A/G ereduko ikasleek material ezberdinak berrerabili dituzte eta material birziklatuekin hiri bat sortu dute. “Bridgeland” Primeran pasa dute, zakarrontzian bukatuko ziren materialei beste erabilera bat eman ahal diotela ikasi duten bitartean!
ESKUAK BAT!
Logopediako klasean gaur beste ekintza hau egin dugu. Haien artean elkarri lagundu diote eskuko silueta irudikatzen. Ondoren kide bakoitzak dituen gauza positibo guztien inguruan mintzatu gara, eskuetan idatziz eta apainduz.
HITZ EGIN AHOA, ENTZUN BELARRI!
Adierazpena lantzeko eta kideak entzuten ikasteko jolas hau eraman dugu gaur aurrera gure eskolan, logopedia gelan.






