A/G ereduko 3. mailako ikasleak zentzumenak lantzen ari garela, ukimenaren garrantzia ezagutzeko dinamika polita egin dugu. Bikoteka, kutxa baten barruan zegoena asmatu behar dugu, bakarrik gure ukimenaren zentzumenaz baliatuz. Azkenik, , denon artean, ikusmena erabili gabe, nola sentitzen garen inguruan hitz egindugu.
A/G ereduko 3. eta 4. mailakoak ateraldira doaz!
A/G ereduko 3. eta 4. mailako ikasleak Nafar museora eta taconerara joan gara egun pasa! Oso ongi pasa dugu eta egun eguzkitxu ederraz gozatu dugu!!
Mendukilora ateraldia
A/G ereduko 1go eta 2. mailako ikasleen ateraldia Mendukilora!
Ze nolako onddoa!!!
Ikusi ze nolako onddoa izan genuen gelan!!!!
Ezetz asmatu zer den!!!!
D ereduko 5. mailakoak zientzialariak gara eta harro gaude! Oso ongi pasatzen dugu mikroskopioan mila gauza ikusten: espermatozoideak, odola, pation hartutako ura… Ezetz asmatu zein den bakoitza?
Gure Tribu berria
Duela aste batzuk, gure gelan Afrikaren inguruan gauzak jakin nahi genituela erabaki genuen: nolakoa den Afrika, zer animaliak dauden, nolakoa den hango paisaia, nola bizi den hango jendea… Informazioa bilatzen hasi ginenean, han TRIBU ezberdinak bizi direla ikusi genuen! Sabanan, oihanean, basamortuan… Oso interesgarria iruditu zitzaigun eta gure gelako tribua sortu nahi genuela erabaki genuen! […]






