SKOLAE Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza komunitateentzako 2017-2021 hezkidetza Plana zehazten duen programa da. Nafarroako hezkuntza zentro eta komunitateen lana inspiratzen duen hezkuntza programa, ikasle guztiei berdintasunean bizitzen ikasteko aukera emateko.
Ezagutzan, askatasunean eta etorkizunari buruz erabakitzeko gaitasunean oinarritu behar den prozesua, genero-baldintzatzailerik gabe, desberdintasunak identifikatzen, horien aurka borrokatzen eta kultura, erlijio, klase sozial, egoera funtzional, identitate edo sexu-orientazio bakoitzaren esparruan berdintasunerako eskubidea gauzatzen ikasiz.
SKOLAE ikaskuntzak
Begiratzen jakitea, ulertzen jakitea
El aprendizaje de la crítica y responsabilidad frente a la desigualdad: nos convierte en personas responsables, individual y colectivamente, activas y críticas en el camino hacia la igualdad. Conociendo modelos y propuestas igualitarias.
Izaten jakitea, bizitzen jakitea
El aprendizaje de la autonomía e independencia personal: nos dirige hacia un proyecto vital pleno, superando estereotipos de género y otros condicionantes que nos limitan. Sabiendo cuidar y cuidarnos en entornos libres e independientes.
Eraikitzen jakitea, ekarpenak egiten jakitea
El aprendizaje del liderazgo, empoderamiento y participación social: nos fortalece individual y grupalmente y nos capacita para participar en la vida social desde la igualdad y el respeto. Conociendo y reconociendo nuestro poder y el de nuestro grupo para crear igualdad.
Sentitzen jakitea, ongi tratatzen jakitea
El aprendizaje de la sexualidad y buen trato: nos acompaña en el autoconocimiento hacia la construcción de relaciones y amores desde la aceptación y el respeto por la diversidad, lejos de violencias machistas.
Helburua
SKOLAE hezkuntza-prozesu hori laguntzeko eta sistematizatzeko sortu zen; programak Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 0-3 urtetik 18 urtera bitartean Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateetarako 2017-2021 hezkidetza-planean ezarritako ikaskuntza-ibilbidea garatzen du.
Lau ikaskuntza-ardatz handiren (lehen aipatutakoak) eta lau gaitasunen inguruan egituratzen da, eta edukiak eta esperientziak hedatzen ditu eremu pertsonal, sozial eta testuinguru-eremuetarako. Gainera, ibilbide osoa zeharka egiten duten hainbat kontzepturen inguruan egituratzen da SKOLAE; emakumeen eta nesken aurkako indarkerien prebentzioa, emakumeen eta haien ekarpenen ikusgarritasuna, identitateekiko, kulturekiko, sexualitateekiko eta haien aniztasunarekiko errespetua, parte-hartze soziala eta berdintasuna gauzatzeko konpromiso partekatua.
SKOLAE berriak
Nahi dudan horregatik borrokatzen dut
Emakume langilearen nazioarteko egunaren harira ikastetxean emakume desberdinen errealitatea ezagutu genuen, horretarako “Nahi dudan horregatik borrokatzen dut. Eta zuk, zeren alde borrokatuko zenuke?” Landutako emakume erreferenteen aurkezpen bat ikusgai duzue. Gainera Binkulo etxean erakusketa txiki bat ikus dezakezue.
EMAKUME ZIENTZIALARIAK
Otsailaren 11an emakume zientzialarien eguna aldarrikatzen da. Emakume hauen ikusgarritasuna aldarrikatzeko eta haien asmakizun zein bizitzei buruz ikasteko gela bakoitzak emakume zientzialari bat erabaki du. Hemen dituzue argazki batzuk:
Eraso sexistarik ez!
Ostiralean eraso sexitak onartzen ez ditugula aldarrikatzeko elkarretaratzea egin genuen. Horregatik, eskolan hezkidetza lantzea eta eskola hezkidetzaileak sortzerako bidean lan egin behar dela berresten gara. Castejoneko eskola komunitateari elkartasuna adierazi nahi diogu. Eraso sexistarik ez!
Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Atzo genero indarkeriaren aurkako eguna izan zen, A25. Horregatik, bailarako elkarteen, familien eta ikasleen lankidetzari esker, mural bat egin dugu. Bideo hau argitaratzen dugu egin diren lanak partekatzeko. Eskerrik asko lagundu duzuen pertsonei. https://youtu.be/LthWQ3wdoO0
Continue Reading Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna