Kaixo eskola! Pasaden ostiralean, azaroaren 6an, Garesetik joan ginen ateraldiz eta Oihan Mendo alkateak, monumentu eta lekuak aurkeztu zizkigun. Oihan Mendorekin erromes aterpean geratua zen Irati eta horregatik herriaren atzeko partetik joan ginen. Erromes aterpean Oihan Mendo ikusi genuen eta hor hasi zen bisita gidatua.
Lehenengo bide gurutze bat ikusi genuen. Gurutzea kotxetarako zen. Gero Gurutzefika elizara joan ginen, alkateak esan zigun lehen baratza eliza deitzen zela, baratzez inguratuta zegoelako. Esaten da barruan dagoen gurutzea Alemaniatik etortzen dela “v” forma duelako eta Alemanian bakarrik daude forma horietakoak. Gero karlisten gezileihoak ikusi genituen hor karlistek eskopetekin botatzen zuten tiroak. Handik, alde zaharreko sarrerara joan ginen, sarrerako dorreetan erloju handi bat zegoen aspaldi. Erloju horrekin nekazariek etxera joateko ordua kontrolatzen zuten. Denek gaueko 9etan egon behar ziren haien etxeetan. Ez baziren etxera joaten 21etarako, kanpoan lo egin behar zuten. Santiago elizara joan ginen gero. Hor, 3 eguzki erloju zeuden paretan jarritak, erloju hoiek eguzkiaren arabera funtzionatzen zuten. Baita ere atean pertsona arraro batzuk jarritak zeuden, hori pekatariak adierazteko modu bat zen. Kale nagustian hainbat gauza ikusi genituen: ateetan bi zulo zeuden, karrozak pasatzeko ; elizako atari bat ere, orain kirol denda bat dagoen tokian eta atari hori Nafarroako museoan dagola ; binkulo etxea kartzela zela eta zubiko atarian hitxulapiko bat zegoela kartzelan zeuden pertsonei bere familiek diru pixka bat botatzeko; Gareseko etxeetako teilatuetako dekorazioak familia horren diru kopurua adierazteko erabiltzen zuten. Bukatzeko, mural bat erakutsi zigun Begoñari eskerrak emateko. Alba medikua izateko praktiketan zegoen eta El salvadorrera joan zen eta El salvadorren tiro egin zioten 1990 urtean. Egunari amaiera emateko zubi inguruan jolasten egon ginen.