Kaixo eskola! Pasaden ostiralean, azaroaren 6an, Garesetik joan ginen ateraldiz eta Oihan Mendo alkateak, monumentu eta lekuak aurkeztu zizkigun. Oihan Mendorekin erromes aterpean geratua zen Irati eta horregatik herriaren atzeko partetik joan ginen. Erromes aterpean Oihan Mendo ikusi genuen eta hor hasi zen bisita gidatua. Lehenengo bide gurutze bat ikusi genuen. Gurutzea kotxetarako zen. […]
D ereduko 4 eta 5 urteko ikasleak kanpaldian egon dira!
Aste hontan D ereduko 4 eta 5 urteko ikasleak kanpaldian egon dira! Mendukiloko kobazuloak bisitatu dituzte eta Astitzen egin dute lo! Primeran pasa dute eta izugarrizko esperientziak bizi dituzte elkarrekin!
D ereduko 6. mailako ikasleak artistak dira!
D ereduko 6 mailako ikasleak egun hauetan artistak bihurtu dira eta museo bat sortu dute bere artelanak erakusteko eskolako pasabideetan! Benetazko artistak bezala bere artelanen azalpenak eman dizkiete beste geletako lagunei, erderaz zein erderaz! Benetan artista bikainak dira!
Izotz pistan!
D ereduko lehen hezkuntzako 1go zikloko ikasleak Uharteko Izotz pistan egon ziren! Oso gustora pasa ibili ziren!
Bide Heziketa LEHEN HEZKUNTZA
Martxoaren 7 eta 8an Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailako lagunak Polizia Foralarekin Bide heziketaren inguruan arau berriak ikasi genituen. Txirrindulekin zirkuito bat egin genuen seinaleak ikasteko eta guzti! Oso ongi pasa genuen eta orain badakigu, nola ibili ziur herritik eta hiritik txirrindularekin mugitzen garenean!
MARTXOAK 8
Gaur Emakume langilearen eguna dela eta, 3. mailako tutoreek gelako lagun batzuen ama eta amonak gonbidatu dituzte eskolara goiza pasatzera…. Martxoak 8an, L.H.-ko 3. mailako hiru ama eta amona bat gurekin bere esperientziak partekatzera etorri ziren, nola eta zer ikasi zuten, zertan egiten lan… Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan zen. MILA ESKER!!