Martxoaren 24ean plazara atera ginen LH5 taldea laiekin ibiltzera. Plazara iritsi ginenean, Nafarroako laiarien elkarteko 3 kiderekin elkartu ginen. Lehenengo 5-10 minututan laien historioa azaldu ziguten. Laiak, lehen, erabiltzen zirela lurrari buelta emateko. Gainera, lehenengo laien berri Erriberrin 1200. urtean izan omen zela esan ziguten. Garesen berriz 1984. urtean hasi ziren laien lasterketak egiten Ferien egunean. Lasterketetan heldu zein gazteak parte hartzeko aukera dutela esan ziguten eta abuztuaren erdialdean hasten direla lasterketarako hasi berriak prestatzen.