“Zubi jasangarriak ehuntzen” izenpean, oso proiektu berezia hasi dugu Izarbeibarko Mankomunitatearekin eta gure herrian dauden ikastetxe guztiekin (Ikusmira Haur Eskola, Zubi Zentroa eta Guraso Konpontzaileak). Dakizuenez, eskualdeko herri guztietako seme-alabak joaten dira bertara. Proiektu honen motorra Garesko Lehen Hezkuntzako bigarren mailako hiru klaseak izango dira, eta helburua iraunkortasuna ikuspegi zabalarekin lantzea da, irekia eta herriko […]
Erik Unanuaren esperimentua
Hona hemen Erik Unanuaren esperimentuaren bideoa. “Puxika puztu putz egin gabe” deitzen da!! Primeran egin zuen!!! Egitera animatzen zaituztegu!!! Mila esker Erik!!
LH1 Txile Proiektua
1.mailako D ereduko ikasleak Txileri buruzko proiektutxo bat jorratzen gabiltza ingeleran. Hori ala izanik, ihauteri aurretik, Mariela, Ederren ama etorri zitzaigunTxileri buruz hitz egitera. Bere lurraldea izanik bertako kultura ezberdinez hitz egin zigun baita hainbat gauza erakutsi ere. Kultura ezberdin horietatik gehien lantzen ari garenak Maputxeen kultura eta Rapa Nui kultura izanik, haurrek ere sorpresatxo […]
ATE IREKI ETA AURREMATRIKULAZIOARI BURUZKO INFORMAZIOA (MARTXOAK 6-10)
Hemen duzue eskuragarri atzo ate irekien saioan emandako informazio guztia, eta, nahiz eta aurkezpenaren bukaeran auurematrikulazioari buruzko informazioa dagoen, esteka bat uzten dizuegu ere bai aurrematrikulazioko web orrira. Oroitarazten dugu aurrematrikula epea datorren astelehenean hasiko dela, martxoak 6, eta hurrengo ostiralean bukatu, martxoak 10. Sortzen ahal zaizkizuen zalantzak argitzeko ikastetxean eskuragarri gaude.
LORITO ETA LORITAK ELKAR EZAGUTU DUTE!
2.A gelako ikasleen maskota Lorito da. Duela gutxi konturatu ginen Larragako eskolako lehenengo mailako ikasleek bere arreba zutela eskolan eta guk bezala aste bakoitzean etxera eramaten zutela berekin jarduera ezberdinak egiteko. Gaur, bideo deia egin dugu Larragako eskolarekin eta Lorita ezagutu dugu. Oso ongi pasa dugu!
O15 GREBA ADMINISTRAZIO PUBLIKOAN
Gaur, otsailak 15, administrazio publikoan greba egin da eta Gares I.P. bere aldarrikapenekin atxiki da. Ikastetxeko sarreran kontzentrazio bat egin da eta ondoren herriko hainbat kokalekuetara, udaletxeko plazara, pasealekua, osasun zentrora eta bueltan gure eskolan bukatuz. Gure ikastetxearen aldarrikapenak eransten ditugu: – Ikasturte honetan lanean dagoen irakaslegoaren %70 inguru interinoa da. – Orientatzaile bakarra 406 […]






