Hemen duzue eskuragarri atzo ate irekien saioan emandako informazio guztia, eta, nahiz eta aurkezpenaren bukaeran auurematrikulazioari buruzko informazioa dagoen, esteka bat uzten dizuegu ere bai aurrematrikulazioko web orrira. Oroitarazten dugu aurrematrikula epea datorren astelehenean hasiko dela, martxoak 6, eta hurrengo ostiralean bukatu, martxoak 10. Sortzen ahal zaizkizuen zalantzak argitzeko ikastetxean eskuragarri gaude.
LORITO ETA LORITAK ELKAR EZAGUTU DUTE!
2.A gelako ikasleen maskota Lorito da. Duela gutxi konturatu ginen Larragako eskolako lehenengo mailako ikasleek bere arreba zutela eskolan eta guk bezala aste bakoitzean etxera eramaten zutela berekin jarduera ezberdinak egiteko. Gaur, bideo deia egin dugu Larragako eskolarekin eta Lorita ezagutu dugu. Oso ongi pasa dugu!
O15 GREBA ADMINISTRAZIO PUBLIKOAN
Gaur, otsailak 15, administrazio publikoan greba egin da eta Gares I.P. bere aldarrikapenekin atxiki da. Ikastetxeko sarreran kontzentrazio bat egin da eta ondoren herriko hainbat kokalekuetara, udaletxeko plazara, pasealekua, osasun zentrora eta bueltan gure eskolan bukatuz. Gure ikastetxearen aldarrikapenak eransten ditugu: – Ikasturte honetan lanean dagoen irakaslegoaren %70 inguru interinoa da. – Orientatzaile bakarra 406 […]
NORA ETA EDERREN ESPERIMENTUAK (LH1)
Aste honetan 1LHB gelako esperimentuen aurkezpenekin hasi gara. Eder lehenengoa izan da eta sumendi leherkorraren esperimentua egin digu. Eskerrik asko EDER! Primeran egin duzu. LH 1 A gelan, gaurkoan Nora Azkarateren esperimentua erakusten dizuegu! “Hodei majikoa” deitzen da!!! Espero dugu zuen gustokoa izatea eta beti bezala, etxean egitera animatzen zituztegu!!Mila esker Nora!!
LH 1 MAILAKO ZIENTZIALARIAK!!
Lehen Hezkuntzako lehengo mailako D ereduko ikasleak zientifikoak bihurtu gara. Hori dela eta, astero esperimentu ezberdinak erakutsiko dizkizuegu! Hona hemen lehenengoa Miren González-ek egina. “Sumendi majikoa” du izena eta etxean egitera animatzen zaituztegu!!. Zuen gustokoa izatea espero dugu!!!






