Atzo genero indarkeriaren aurkako eguna izan zen, A25. Horregatik, bailarako elkarteen, familien eta ikasleen lankidetzari esker, mural bat egin dugu. Bideo hau argitaratzen dugu egin diren lanak partekatzeko. Eskerrik asko lagundu duzuen pertsonei.
Jardunaldi jarraiari buruzko zalantza eta erantzunak
Kaixo familiak, pasa den asteartean, azaroaren 23an, jardunaldi jarraiaren proiektuari buruzko bilera informatiboa egon zen. Hemen uzten dizkizuegu bertan sortutako zalantzak eta haiei emandako erantzunak.
2021-22 kurtsoa hasten dugu.
Udako oporrak bukatzear daude eta dakizuen bezala lanean ari gara zuen seme-alabei irailaren 8an ongi etorria egiteko. Jarraian zuen interesekoak izan daitezkeen informazio desberdinak partekatuko ditugu zuekin: Aurtengo ordutegia iazko bera izango da: goizez bakarrik goizeko 9:00etatik 14:00etara. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak ordutegian/jardunaldian aldaketak egingo balitu unean uneko informazioa jasoko duzue guztia antolatu ondoren. Sartu-irteerak […]
Euskaraz mintza programa
Euskaraz Mintza programaren agurra bideoa partekatzen dizuegu . Eskolak Garesko Udalarekin koordinazioan Sortzen-en eskutik gauzatu izan da.Ikasturte honetan HHko lehenengo mailatik Lehen Hezkuntzako 4. mailara arte parte hartu dute. Eskerrik asko Jone eta hurrengo ikasturterarte!!
EGINDAKO MATRIKULAZIOAREN FORMALKUNTZA eta egondako eskarien onarpen zerrenda.
Gure zentroan onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, jakinarazten dizuegu ezinbestekoa dela matrikula egitea izena emateko prozesua osatzeko. Eskolako Administrazioan falta diren dokumentu hauek eskolara ekarria ahal dituzue ekainaren 11tik 18ra, 9:15etatik 13:4ra. Ez da hitz-ordurik eskatu behar. Eskolara honako dokumentazio hau ekarri beharko duzue: Aurrematrikulazioko eskabide orria . ( online aurkeztutakoa) Baimenen orriak eta alergiena […]






