D ereduko ikastetxea garen aldetik NIZEren parte gara, D ereduko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkartea. Ikasturteko ostiral bakoitzean “Diario de Noticias”ek elkarteko ikastetxe bakoitzaren inguruko orrialde bat argitaratzen du… ETA OSTIRAL HONETAN GURE ESKOLA AGERTU DA! Berria formatu digitalean hemen ikusi.
Liburuaren Astea
Lau egunez irakurketaren inguruko jarduerak landu eta gero, bukatu da Garesko eskolako Liburuaren 2. Astea. Astelehenean hasi ginen, apirilaren 24an, Ana Artazcozen resilientziari buruzko hitzaldiarekin. Arratsaldean plastika tailerra egin genuen, eta gela bakoitzean mural bat sortu zuten. Astearte arratsaldean ikasgeletan taldeka banatu ziren ikasleak eta jarduera diferenteak egin zituzten. Asteazken arratsaldean zenbait guraso bisitan etorri zitzaizkigun […]
Irrisarri Landera goaz!!
Pasa den martxoaren 30ean, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak Irrisarri Land abentura parkean izan ziren. Oso egun dibertigarria pasa zuten inguru natural honetan!! Tirolina handi batean izan ziren, ibilbide polit bat egin zuten, ikatzaren museoa bisitatu zuten… Eta hau guztia eguraldi eguzkitsuak lagunduta!!
Eskola intsonorizatzen hasi gara!
Oporretan, ikasgelak pintatzeaz gain, eskola intsonorizatzen hasi ginen. Momentuz, jantokia intsonorizatzen hasi gara, eta aulkietan teniseko pilotak jartzean datza. Jantoki guztia bete ez dugun arren… Izugarri nabaritzen da!! Altsasuko tenis-eskolari, Anaitasunari, Iruñeko Club Tenisi eta Aranzadiri eskerrak eman nahi dizkiegu emandako pilotengatik. Eskolara pilotak iristen diren heinean, aulkietan jarriko ditugu eskola osoa intsonorizatzeko helburua izanik.
Auzolana
Nolako lana antolatu duen Guraso Elkarteak opor hauetan!! Gurasoak, ikasleak, irakasleak… eskolara hurbildu dira eskola margotzera eta laguntzera. Eta halakoak dira orain gure eskolako pasilloak… Eta ikasgelak benetan ikusgarriak dira!! Horren ongi pintatu dituzte, hain garbi ikusten dira orain… Zeinen ongi!! MILA ESKER DENOI!!
Dena prest dago!!
Eskolan prest dago dena Guraso Elkarteak Lehen Hezkuntzako ikasgelak pintatzeko antolatutako auzolana egin ahal izateko. Mila esker Guraso Elkarteari eta oporretan eskola margotzera etorriko diren guztiei!! IKUSTEKO IRRIKAN GAUDE!!






