LHko 4. mailako ikasleek Euskal mitologiari buruzko lantxo bat burutu dute eta honekin lotuta Vínculo Etxean dagoen gaiarekin zerikusia duen erakusketa bisitatu zuten apirilaren 6an. Bertan dauden bi artelanen autoreekin -Joakin Etxarte eta Koke Ardaiz- saio bat izan zuten eta haien lanen berri izan zuten. Ikasleek galdetegi bat prestatua eraman eta erantzunak jasotzeko aukera izan zuten.
Hemen dago Korrika!!
Iritsi da Korrika Garesera eta eskolan ospatu nahi izan dugu!! Lehenengo orduan denon artean egindako Korrikako bideoklipa ikusteko aukera izan dugu. Zein polita!! Mila esker Euskara Batzordea osatzen duten irakasleei egindako lan eta esfortzuagatik! Honen ondotik, Guraso Elkarteak prestatutako txokolatea eta bizkotxoak jan ditugu, oso giro ederrean!! Mila esker Guraso Elkarteari ere!! Eta indarrez eta ilusioz […]
Tipi-tapa, tipi-tapa, KORRIKA!!
Korrika badator!! Hemen duzue A eta D ereduetako Haur eta Lehen hezkuntzako ikasleek grabatutako bideoa. Bideoa ikusi Espero dugu gustuko izatea!!
Mexikoko menua eskolan!!
Martxoaren 28an Seruniónek Mexikon oinarritutako jardunaldi gastronomikoa antolatu zuen. Menua – Natxoak guakamole, tomate eta jalapeño saltsekin. – Entsalada – Burritoak – Limoi tarta Jantokian lan egiten dugunoi mozorrotzea eta rantxerak jartzea bururatu zitzaigun eguna giro ederrean pasatzeko. Hala izan zen, eta ausartenek dantza egin zuten… … eta batzuk mikroa hartzera ere ausartu ziren!! Oso egun […]
Anima zaitez margotzera!
APYMAk eskola margotzeko auzolana antolatu du. ANIMA ZAITEZ!!
Nola dastatu ilargia?
Bost urteko ikasleek kooperazioa eta elkartasuna landu dute “Nola dastatu ilargia?” izeneko ipuinaren bitartez eta gure proiektuarekin lotzeko aprobetxatu dugu. Hori dela eta, lehenbiziko hiruhilabetean 4. mailako ikasle batzuekin ipuina irakurri eta landu genuen. Honen ondotik, berridatzi eta guk egindako txotxongiloak erabiliz, antzeztu genuen. Eta nola ez, ilargia protagonista izanik.




