Lehen eguzki izpiak aprobetxatuz, Haur Hezkuntzako, A/G ereduko1., 2. eta 3. mailako ikasleok zoruan mural bat egitera atera gara patiora.
Batzen gaituzten hitzak
Dagoeneko hasi gara iaz ikasturte bukaeran aurkeztutako eskolako oinarriak martxan jartzen. Eskolako elkarbizitza hobetzeko ekintza nagusia BATZEN GAITUZTEN HITZAK DA. Ekintza hau erronka batzuk aurrera eramatean datza (asteka, hilabeteka…). Hurrengo erronken jarraipena etxetik egitera gonbidatzen zaituztegu. Lehendabiziko erronka gelako agurra sortzea izan da, talde kohesioa bultzatzeko, eta bigarrena beste gela bateko ikasleei gure agurra erakustean […]
Doluan lagunduko gaituen intxaurrondoa
Gure gizartean heriotzaren gaia tabua da askotan, baina gure ustez garrantzitsua da normalizatzen hastea, bizitzaren parte delako. Desde lel hospital San Juan de Dios en colaboración con el Departamento de Educación, nos ofrecieron la posibilidad de realizar en 3º de infantil y en 6º de primaria unos talleres sobre la muerte y el duelo y […]
Martxoak 8: bakoitzak bere bizipenak
Bailara osoko emakume eta nesken argazkiekin egin dugun kartel hau zuekin partekatu nahi dugu. Bakoitzak bere historia du, bere borroka… baina elkarrekin bagaude, hobe izango da. Eskerrik asko argazkiak bidali dizkiguten guztiei.
ONGI ETORRI GUNE JURASIKORA
Pasa den ikasturtean, Haur Hezkuntzako 3. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleok dinosaurioen inguruko proiektua aurrera eraman genuen. Baina, egindako guztiarekin erakusketa prestatu behar genuenean, koronabirusa etorri zen. Geroztik, urtebete igaro da eta azkenean…. gure gune jurasikoaren ateak irekitzen dizkizuegu! Dinasours
GARES HERRIA, EUREN KALEAK ETA HERRIKO KULTURA EZAGUTZEN AL DUZUE?
5 urteko neska-mutilok herriari buruzko proiektu bat aurrera eraman dugu. Herriko zenbait eraikinei buruzko informazioa bilatu dugu baita leku ezberdinei eta herriko tradizioei buruzkoa ere. Halaber, herria hurbilagotik ezagutu dugu kaleetatik barna ibiltzen, dimentsio handietako mapa sortu dugu, piper mota ezberdinak ezagutu ditugu eta horiekin esperimentatu eta, laia lasterketak egin ditugu! Egindako lana zuekin partekatzen […]