Familia agurgarriak: Iada jakingo duzuenez, Foru Agindu bat publikatu da ikastetxeak astelehenetik aurrera itxiko dituenak. Osasun Kontseilaren Foru Aginduaren bitartez, bihar bidaliko dena, edozein hezkuntza ekintza bertan behera gelditzeko erabakia hartzen da, aurrez-aurreko edozein ikastetxe eta hezkuntza maila, lektiboa zein eskolaz-kanpokoa, publikoak zein pribatuak, zero urtetik unibertsitatea barne, koronabirus egoera eta eboluzioa dela medio. Neurri […]
Zuhaitzaren eguna
Astelehena 9, eskolan zuhaitzaren eguna ospatu genuen. Zuhaitz mota desberdinak landatu genituen: masustondoak, hurrondoak, arbendolondoak eta pikondo bat. Haur hezkuntzako lorontzietan erraboil eta loreen hazi mota desberdinak landatu genituen ere. Orain landatutakoa hazten ikustea eta zaintzea dagokigu!
Inauteriak
Otsailaren 21ean eskolan, inauteriak ospatu genituen. Gaia musika zen eta ikasle eta irakasle guztiok parte hartu genuen. Guraso Elkarteak antolatutako zozketa ere egin zen, eskolan martxan dagoen patioko proiektuarentzat dirua lortzeko. Diru honekin, patioan egurrezko etxetxo bat jarri nahi da. Mila esker guztioi gurekin egun hau ospatzeagatik!
Santa Ageda
Otsailaren 4an, eskolan Santa Agedaren bizpera ospatu genuen. Horretararako eskolako ikasleria eta iraskasleria arratsaldeko azken saioan patiora abestia abestera atera ginen. gure zapiekin, txapelekin eta makilekin.
Aldaketa klimatikoaren inguruko erakusketa
DENBORA GUTXI DUGU! Seigarren mailako ikasleok aldaketa klimatikoaren inguruko proiektu bat burutu dugu gelan. Proiektu honetatik sortu genuen lana ikusgai egongo da Garesko Vinculo etxean, uratrrilaren 30etik otsailaren 12ra arte. Izarbeibarko biztante guztiak gonbidatzen ditugu bertatik pasatzera gure erakusketaz disfrutatzeko eta aldaketa klimatikoari buruz gehiago ikasteko. Etor zaitez!
Olentzero eta Morroia
GaUr, hiruhilekoa amaitzeko Olentzero eta Morroia bisitan etorri dira. Haur hezkuntzako klaseetara joan dira lehendabizi eta ondoren, pisokomotrizitate gelan, gainontzeko taldeak hartu dituzte. Eguna amaitzeko, ikasleria eta irakasleria herritik kalejiran abesten atera gara. Oso egun berezia izan da!