Asteazken eta ostegun arratsaldean, 5. eta 6. mailako D ereduko ikasleek Laia tailer dibertigarria izan zuten! Kodo Colomo Nafar Laiariak taldeko kidearen eskutik, laien jatorria eta erabilera ikasi genuen, baita gaur egun Garesen ohitura bizirik mantentzen dela urtero egiten den txapelketaren bitartez. Mila esker Koldo!
Kirofanoan…
Taldeka hobeto ikasten da, gainera oso ongi pasatzen dugu!. Honakoan, 5. mailako D ereduko ikasleek gorputza nolakoa den eta atal bakoitzak zer eginkizuna duen ikertu dugu. Eskularruak jantzi eta kirofano bat prestatu dugu benetako bihotza, birikak, giltzurrunak eta gibela ikusi, ukitu eta irekitzeko hobeto ezagutzeko. Benetazko organo hauek zuzenean ikusten eta ukitzen bai ongi ikasten […]
Mugaipe kanpaldia
Pasaden astean, 2. zikloko D ereduko ikasleak kanpaldian egon ginen. Etxarrin hiru egun pasa genituen. Nahiz eta euria eta elurra egin, primeran pasa zuten hango paisaia ikusten eta jarduerak egiten.
Irakasgai berria, espazio hezgarri berriak, material berriak…
D ereduko 1go mailako ikasleak gauza berri asko ezagutzen ari gara Lehen hezkuntzako etapa berri honetan. Irakasgai berriak ezagutzen ari gara, besteen artean Heziketa Fisikoa, baita polikiroldegian egoteko modu berri bat ere. Jausgailua berria da guretzat ere! Zeinen ondo pasatzen dugun!
Noaingo zentzumenen parkera ateraldia
D ereduko 4 eta 5 urtekoak Noaingo zentzumen parkera joan gara bisitan! Zoragarri pasa dugu hango usainak, zaporeak probatzen, ukimena ere erabilgarri izan dugu hango parkean! Primeran pasa dugu!
Badator Halloween!!
Badator Halloween!! Halloween is coming….






