Korrika badator!! Hemen duzue A eta D ereduetako Haur eta Lehen hezkuntzako ikasleek grabatutako bideoa. Bideoa ikusi Espero dugu gustuko izatea!!
Mexikoko menua eskolan!!
Martxoaren 28an Seruniónek Mexikon oinarritutako jardunaldi gastronomikoa antolatu zuen. Menua – Natxoak guakamole, tomate eta jalapeño saltsekin. – Entsalada – Burritoak – Limoi tarta Jantokian lan egiten dugunoi mozorrotzea eta rantxerak jartzea bururatu zitzaigun eguna giro ederrean pasatzeko. Hala izan zen, eta ausartenek dantza egin zuten… … eta batzuk mikroa hartzera ere ausartu ziren!! Oso egun […]
Anima zaitez margotzera!
APYMAk eskola margotzeko auzolana antolatu du. ANIMA ZAITEZ!!
Nola dastatu ilargia?
Bost urteko ikasleek kooperazioa eta elkartasuna landu dute “Nola dastatu ilargia?” izeneko ipuinaren bitartez eta gure proiektuarekin lotzeko aprobetxatu dugu. Hori dela eta, lehenbiziko hiruhilabetean 4. mailako ikasle batzuekin ipuina irakurri eta landu genuen. Honen ondotik, berridatzi eta guk egindako txotxongiloak erabiliz, antzeztu genuen. Eta nola ez, ilargia protagonista izanik.
Ongi etorri gure jatetxera!!
Jatetxea SERUNIÓNeko proiektu bat da. Honen bidez, ikasleei jatetxe batean bete beharreko arauak irakasten saiatzen gara. 12 lagunek, gehienez ere, bazkaltzen dute bertan. Zizka-mizka, edari eta postre bereziak dituzte. Jarduera hau eskolako sukaldean egiten da. Halako talde txikia egonik, oso lasai bazkaltzen dute, erlaxatuta, zaratarik gabe, eta hori dela eta, lasaitasun osoz arauak zeintzuk diren […]
Mendia zain dezagun!
5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleekin batera autobusean montatu ginen. Egun zoragarria izan genuen; negua zen arren, bero zen eta eguzkia zegoen. Artaxoara iritsi ginen 2016ko uda bukaeran erre zen mendian zuhaitzak landatzeko gogoz. Hau nola egin azaldu eta izeiak, sasiarrosak edota gereziondoak landatzeko aukera […]