Urtero bezala, aurten ere Inauteriak iritsi dira gure eskolara eta horrela ospatu ditugu: … eta pertsonaia hauek guztiak zeunden eskolan: KALDEREROAK LUZAIDEKO BOLANTEAK TXATXOAK MIEL OTXIN JOALDUNAK INUDE ETA ARTZAIAK MARTINGALA MAMUXARROAK ZIPOTEROAK Eta begira zeinen ongi pasa genuen desfilean eta dantzan!! Mila esker aurkezleei, primeran egin zuten eta!!
Zein gustura Iruñean!!
Otsailaren 16an Iruñeko Planetariumera eta zinemara joan ginen Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrak. Egun zoragarria izan genuen eta ederki pasa genuen!! Hementxe dituzue egun horretako argazki batzuk, ea gustatzen zaizkizuen!!
Obren inguruan gauza berriak ikasten…
Gaur Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek obren inguruan ezagutzen ez zituzten gauza pila bat ikasi dituzte! Obra baten azpian dauden gauza guztien, hartu beharreko segurtasun-neurrien eta erabiltzen dituzten makinen berri eman diete, adibidez. Interes handiz entzun eta parte hartu dute!
Anima zaitez eta irakurri!
Otsailaren 16 eta 17an eskolako liburutegian ekintza bat burutu genuen ikasleekin. Irakurketarako gogoa lantzeaz gain, haur hezkuntzako txikiei lekua erakutsi genien. A/G ereduko 5. mailako ikasleen laguntzaz paperezko bi zuhaitz erraldoi egin genituen. Horrela, maila guztietako ikasleek aukeratutako liburuaren hostoa itsatsi zuten beraien irakaslearen laguntzaz. Ekintza honi esker guztien gustu literarioak ezagutu genituen eta liburutegiko […]
Euskara Txokoa
Ikasleen artean euskararen erabilera bultzatzeko, Euskara Batzordeak EUSKARA TXOKOA izeneko lekua sortu du eskolan. Hamabostean behin, ikasleek zenbait erronka burutu behar dituzte bertan, hala nola, asmakizunak, bertsoak… Erronkaz erronka, parte-hartze handiena duten gelen artean Korrikako lekukoa eramatea zozketatuko da. Bestalde, saridunei elkarrizketa bat eginen zaie eta webgune honetan argitaratuko da. Dagoeneko, hirugarren erronka martxan da!! […]
Santa Ageda bezpera
Horrela ospatu genuen Santa Ageda bezpera! Eguraldi txarra zela eta, ezin izan genuen herrian barna kantatu, baina, pixka bat beranduago, eskolako patioan egin genuen musika eta senideekin batera.





