Jatetxea SERUNIÓNeko proiektu bat da. Honen bidez, ikasleei jatetxe batean bete beharreko arauak irakasten saiatzen gara. 12 lagunek, gehienez ere, bazkaltzen dute bertan. Zizka-mizka, edari eta postre bereziak dituzte. Jarduera hau eskolako sukaldean egiten da. Halako talde txikia egonik, oso lasai bazkaltzen dute, erlaxatuta, zaratarik gabe, eta hori dela eta, lasaitasun osoz arauak zeintzuk diren […]
Mendia zain dezagun!
5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleekin batera autobusean montatu ginen. Egun zoragarria izan genuen; negua zen arren, bero zen eta eguzkia zegoen. Artaxoara iritsi ginen 2016ko uda bukaeran erre zen mendian zuhaitzak landatzeko gogoz. Hau nola egin azaldu eta izeiak, sasiarrosak edota gereziondoak landatzeko aukera […]
Logopediako gelan lan eta lan!!
6. mailako zenbait ikaslek ipuin bat idatzi eta buruz ikasi dute eskolako ikasle txikienei antzezteko. Ipuinaren izenburua “El elefantito tiene hambre” da eta oso egokia da koloreak eta frutak ikasteko. OSO LAN POLITA, NESKAK!!
Korrikako lekukoa
Otsailaren 24an, Inauteri egunean, Euskara Batzordeak Korrikako lekukoak zozketatu zituen. Argazkian ikusten duzuen bezala, hauek izan ziren saridunak: Adrián Beruete (2.maila – D eredua) Markel Pascual (3.maila – D eredua) Iker Crespo (6.maila – D eredua) Irene Xin Cabezas (5.maila – A eredua) Ez ahaztu martxoaren 31n, ostirala, eguerdiko 12.00etan KORRIKA Garesetik pasako dela!
Gure gelako baratza
A ereduko euskarako gelan badugu baratze txiki bat eta 4., 5. eta 6. mailako ikasleak oso ongi lantzen eta zaintzen ari gara, interes handiz, eta bereziki, maitasun eta ilusio handiz! Lehenik, lurra prest utzi genuen… Gero, etxetik ekarritako haziak landatu genituen, eta haien izenekin txarteltxoak egin eta jarri genituen (hiztegian begiratu behar izan genituen hitz […]
Baratzaren irekiera
Udaberriarekin batera eskolako baratzaren lanari ekingo diogu. Bertan, hainbat ikasle-taldek barazkiak landuko dituzte: tomateak, tipulak, babarrunak, letxugak eta abar… Gure lagun berriak izanen dira! Asko ikasiko dugu. Beraz, ongi etorria eman diezaiogun gure baratzari!





